Wolfowitzen hautagaitzari ongi iritzi dio Alemaniak

Erredakzioa
2005eko martxoaren 22a
00:00
Entzun
Herrialde txiroenei laguntzeko helburua duen erakundearen buruzagitzan Pentagonoko belatz bat, Paul Wolfowitz, jartzeari ondo iritzi dio Alemaniak. «Ustekabe positiboa izango dela iruditzen zait», esan zuen atzo Gerhard Schroeder gobernu buruak. Munduko Bankuaren lehendakaritzarako Bushek proposatutako hautagaiari oztoporik ez diola jarriko iragarri zuen Schroederrek; hori adierazi ziola AEBetako presidenteari.

Europako Batzordeko presidente Jose Manuel Durao Barroso ere «aurreritzi personalak» baztertzearen alde agertu zen. «Programak, helburuak eta horiek aurrera eramateko gaitasunak hartu behar ditugu aintzat». Europako ekonomia eta finantza ministroek gaur hitz egingo dute Wolfowitzen izendapenaz. Lehen harrera hotza izan bada ere, badirudi Atlantikoaren bi aldeen arteko harremanen hobebeharra nagusituko dela. Joseph Stiglitz Nobel sariak, hala ere, izendapena galarazteko eskatu dio Europari eta izendapena «probokaziotzat» jo du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.