ekoNOMIA

Xabier Ezeizabarrena izango da Kutxako presidenteorde berria

Donostiako Udalean EAJko bozeramailea da. Jose Mari Agirre zena ordezkatuko du. Iragan abuztuan mendi istripuan hil zen Agirre.

2009ko irailaren 4a
15:30
Entzun
Kutxako presidenteorde kargua hutsik geratu zen postua betetzen zuen Jose Mari Agirre iragan abuztuan mendi ezbeharrean hil zenetik. Gaur Xabier Ezeizabarrena izendatu dute presidenteorde kargurako.

Ezeizabarrena Donostiako Udalean EAJren bozeramailea eta 2006. urtetik Kutxako Administrazio Kontseiluko kidea da. Zuzenbidean doktorea da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.