LAN GATAZKA

Xaflatze trena eten dute Arcelor-Mittalen

Joan den astean itzali zuten labea.

Arcelor-Mittaleko langileen protesta lantegi aurrean. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko apirilaren 19a
13:09
Entzun

Gaur 14:00etan irten da lanetik xaflatze treneko azken lantaldea. Hemendik aurrera, bakarrik txatarraren atalean mantenduko du jarduera, zortzi lanposturekin. Gainontzeko 342 beharginei Euskal Herrian edo Asturiasen dituen lantegietara lekualdatzeko aukera emango die multinazionalak.

Asteazkenean bilera egingo dute langileen batzordeak eta Arcelor-Mittalen Zumarragako plantaren zuzendaritzak, 15:30etik aurrera. Ordu horretan, elkarretaratzea egingo dute beharginek lantokiaren aurrean. Horrez gain, giza katea osatuko dute 11:00etan, lantegitik irtenda, eta 13:00 aldera helduko dira Urretxura.

Zumarragako Orbegozo lantegia 1930eko hamarkadan sortu zenetik, Goierri Garaiko enpresarik garrantzitsuena izan da. 1980ko hamarkadatik hona aldaketa eta murrizketa asko izan ditu eta egun Arcelor-Mittal taldean dago. Itxieraren iragarpenak kolokan jarri du eskualdeko ekonomia. Haren historia argazkitan bildu du Goierriko Hitza-k:

[Youtube]https://youtu.be/BstvBbrsB-Q[/Youtube]

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.