Xingola beltzak kamioian, azken heriotzak salatzeko
DONOSTIAN. Ostegunean Zarauzko garraiolari bat hil zen, ibilgailua aparkatu ostean etxera zihoala izandako istripuan. Igandean, berriz, Errumaniako gidari bat zendu zen Andoainen izandako ezbeharrean. Hiru sindikatuaren arabera, aurten hamabost garraiolari hil dira Euskal Herrian izandako istripuetan. Sektoreko lan baldintzak salatzeko, ibilgailuetan xingola beltzak jartzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu