Yuanaren kanbio tasa malgutu du Txinak
PEKIN. 2008tik kanbio tasa berbera eduki ostean, yuana ere hein batean merkatuen menpe jartzea erabaki du Txinako Banku Zentralak. Larunbatean iragarri zuen diruaren balioa malgutuko zuela, aldaketa mailaz mailakoa izango zela zehaztuta. Europako Batasunaren eta batez ere AEBen presioen eraginez hartu du erabakia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu