Zabalegin izandako lan istripua salatuko dute
DONOSTIA. Langile bat hil zen joan den ostiralean Hernaniko Zabalegi zentroan izandako lan istripuan. Gertatutakoa salatzeko, elkarretaratzea egingo dute ELAk, LABek, CCOOk eta Pixkanaka Kaskarik. Astelehenean izango da protesta, 11:30ean, Kutxak Donostian duen egoitzaren aurrean. Arteaga fundazioarena da Zabalegi, eta Kutxa fundazioaren menpe dago Arteaga.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu