Zati bat baino ez?

Joseba Barandiaran Andueza.
2010eko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Katalunia Espainiaren zati bat baino ez da, eta akzio bakoitza indizeren baten zati bat baino ez da. Horrek ez du esan nahi, ordea, zati bakoitzak bere izaera, arazo eta bilakaera propioa ez duenik. Indizeeen osagaiak ere erruz aldatzen dira denboraren joanean. Oraingox Ibex-35ek (+%0,46) 35 zati ditu, eta ez dira noski guztiak berdinak. Atzo igoera txikiak izan zituen, 2.006 milioiren salerosketarekin. Indraren (-%4,72) eta Sacyrren (-%2,57) muturrekoek, ordea, ez dute Acerinox, Arcelor, Ferrovial eta Telecincoren %2na pasako irabazien estatutuekin. Baina zati guztiak zaindu behar dira osotasunaren izenean. %9,5 irabazi du Ibex-35ek astean, 2008ko azarotik izandako asterik oparoena. Eta bankuen zatiak jarri dio, nagusiki, mamia igoerari. Aurrezki kutxen erreformak ere finantza sistemaren zati baten berregituraketa lagunduko du. Urtebeterako euriborra %1,35ean da. Normaltasunera itzultzeko ahaleginek ez dute etenik.



Gas Natural Fenosak (-%0,2) 565 milioi dolarren inbertsioa egingo du Brasilen. 2010-2014 epealdian. Gas banaketa eta argindar ekoizpena dira Brasilen bere lehentasunak. Dena den, bere egungo mozkinaren %5 baino ez dator Lula buru duen herrialdetik.



Iberdrolaren (+%0,64) eta ACSren (-%0,92) arteko auzitegietako foiletoia hasi baino ez da egin. Oraingoz, Bilboko auzian atzera bota dituzte ACSk eskatu badaezpadako neurriak. Abokatuak izanen dira irabazle ziur bakarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.