Goizean joan da Espainiako Polizia Gasteizko Betoño industrialdean Zayer enpresak daukan egoitza arakatzera. Saltzen duten materiala helburu militarrekin erabiltzeko modua badago, horretarako baimen zehatzak behar dira, eta enpresak baimen horiek dituen ikertzen ari da Polizia, ikerketaren iturriek berri agentziei jakinarazi dietenez.
Makina herramintako sektorean dihardu Zayer enpresak. 1940an sortua, 220 langile ditu gaur egun.