Zazpi eskaera zehatz alderdi politikoentzat

Gipuzkoako zahar etxetako langileek Donostian osatu zuten ilara. J. E. / EFE.
2020ko ekainaren 20a
00:00
Entzun
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak zazpi eskaera zehatz bidali dizkie uztailaren 12an Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi guztiei. Aurrenekoa zerga erreforma egitea da, krisia kapitalak ordaindu dezan. Zerbitzu publikoak garatzeko ere eskatu diete, batetik azpikontratak publiko bihurtuz, eta bestetik doako zaintza publikoko sistema unibertsal bat sortuz. 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eta 1.200 euroko gutxieneko soldata legez ezartzea nahi dute, eta asko jota 35 orduko lan astea. Pertsona guztiak erregularizatzeko ere eskatu diete alderdiei, etxebizitza eskubidea ziurtatzea, eta diru sarrerak bermatzeko errentaren zenbatekoa lanbidearteko gutxieneko soldatarekin parekatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.