lan istripua

Zazpi lagun zauritu dira gas isuri baten ondorioz, Agoizko lantegi batean

Agoitzen (Nafarroa) Ecointegra lantegian izan da istripua, eta lau langilek konortea galdu dute.

Berria.info
2013ko azaroaren 28a
18:15
Entzun

Ecointegrako izozgailuen motorretan isuria egon da, Agoizko industria poligonoan, eta ondorioz, zazpi pertsona artatu behar izan dituzte larrialdi zerbitzuetakoek. Horietako bat larri dago, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.

Guardia Zibilen lau patruila, sei anbulantzia eta helikoptero bat joan dira hara. Cordovilla parkeko suhiltzaileak ere bertan izan dira.

Istripua 15:00etan izan da, eta larrialdi zerbitzuek berehala jaso dute deia. Zazpi zaurituetatik lauk uneren batean konortea galdu dute, baina har bertan bere onera itzuliarazi dituzte, Nafarroako Ospitale Gunera eraman aurretik: lau zauritu Nafarroako ospitalera eraman dituzte eta beste hiru Bideko Ama ospitalera. Nafarroako Gobernuaren arabera, euren bizitza ez dago arriskuan.

Guardia Zibilak hartu du bere gain ikerketa baina lehen datuen arabera karbono monoxido isuriak eragin du intoxikazioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.