Ekonomia

Zenarruzabeitiak dio EAEko ekonomia "hazi" egingo dela

Beste merkatuetako "gora-beherek" Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan eraginik ez dutela izango uste du Eusko Jaurlaritzaren lehendariordeak.

2007ko irailaren 26a
13:30
Entzun
"Nahiz eta beste merkatuetan gora-beherak dauden -Ameriketako Estatu Batuetakoan, kasu-, euskal ekonomia hazi egingo da". Hala esan du gaur Idoia Zenarruzabeitia Eusko Jaurlaritzaren lehendariordeak Bilbon, Finantzen Foroaren inaugurazioan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiaz; Elkargi elkarteak antolatutako ekimena da foroa. Jaurlaritzak lurraldeotan hazkundea gertatuko den datuak dituela jakinarazi du Zenarruzabeitiak.

Hala, "euskal ekonomiaren sendotasunean eta orekan konfiantza" izateko eskatu du, eta munduko egoera ekonomikoaren aurrean "jarrera lasaia eta alarmarik gabekoa" edukitzeko ere bai. Haren ustez, baina, politikari batzuk "hautes interesak" kontuan hartuta ari dira adierazpenak egiten.

Aurten Europako ekonomia nagusiak "aise" gainditu dituztela dio Zenarruzabeitiak, Eustaten arabera 2007ko lehen sei hilabeteetan EAEkoa %4,1 hazi zelako. Hazkundeak horrela segituko duela aurreikusi du Jaurlaritzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.