Zenbateraino joaldun?

Joseba Barandiaran Andueza.
B.ANDUEZA
2010eko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Ituren eta Zubietan gorde izan den joaldunen ohitura, nola edo hala beste hainbat herritara ere hedatu da; baina aitzindari zirenak zalantzak dituzte behar bezala egin ote den. Nolabait, zenbateraino diren joaldun. Bada, burtsan, AEBak aitzindari dira, eta euren produkzio industriala igotzeak geure indizeei ere eragiten die. Ikuskizun dagoena da zenbateraino islatuko den hori bertako enpresen mozkinetan. 2004ko abuztutik izandako hazkunde industrial erritmo biziena izan dute urtarrilean AEBetan; baina deman jarraitzen du Ibex-35ek (+%0,43), 11.000 puntuen langarekin. Financial Times-en irudiko Espainiarena izan liteke eurogunearen arazo nagusia, Greziakoarenaurretik. Aukeran, zarata askotxo Ibex-35eko tropelarentzat: 2.297 milioiren salerosketarekin, Tecnicas Reunidas (+%6,17) nabarmendu zen Chevreuxren gomendioak lagun. Nolanahi den, Santanderrek (+%1,92) bizitu eta alaitu zuen erritmoa, zintzarri handiena izaki.



Espainiako Zapatero presidentea AEBetara doala eta Ibex-35eko lau enpresen presidenteak daramatza berarekin: Euskal Herrian egoitza duten Iberdrola (+%0,34) eta BBVAren (+%0,14) buruez gain, OHL (+%2,47) eta Accionarenak (-%1,36). Energia berriztagarrien alorrean nahiz finantzetan inbertsio handiak egin dituzte lau enpresa horiek AEBetan azken urteotan. Eta AEBetako Obama presidentearen asmoen artean dago, besteak beste, Santander eta BBVAren adarrak zuzenean kaltetuko lituzkeen zerga berezia ere. Etxe Zurian zer eskatu pentsatuta izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.