Zentral nuklearren egarria ase ezinda

2022ko abuztuaren 5a
00:00
Entzun
Frantziako zentral nuklearrak zaintzapean daude berriro. EDF enpresa publikoak haietako batzuen jarduera murriztu edo eten behar izan du ibaien ur emari ahulengatik. Hala gertatu da Euskal Herritik gertu dagoen Blayaiseko plantan, Garona ibaiaren ertzean.

Ohikoak dira halako geldialdiak. Zentralek inguruko ibaietatik hartzen dute erreaktoreak eta erregaiak hozteko behar duten ura. Horrekin, ibaietako emariak murrizten dituzte. Ur hori, gero, itzuli egiten dute, baina, beroago dagoenez, inguruko faunan eta floran eragin kaltegarria izan ohi du. Horretarako, zentralak gelditu behar izaten dituzte, eta beroaldietan usuago egiten dute hori. Aireztapen eta segurtasun ekipoetan ere badu eragina. Frantziako zentral asko oso zaharkituta daude, eta azken hilabeteetan 56 erreaktore eten behar izan dituzte mantentze lanetarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.