ekonomia

Zer iruditzen Patxi Lopezen zerga erreforma?

Jaurlaritzako lehendakariak herritarren iritzia jaso nahi du 'irekia.euskadi.net'-en bidez.

2011ko irailaren 14a
16:37
Entzun

Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak zerga erreforma egin nahi du, eta horretarako herritarrei iritzia eskatu die. Hala, partaidetza prozesu bat zabaldu du www.irekia.euskadi.net-en.

"Zerga erreformak, bakoitzak ahal duen neurrian eta bere errentaren arabera gizarteari ekarpena egitea eta iruzurrari aurre egitea du helburu, besteak beste", dio Jaurlaritzak. "Patxi Lopezek dokumentu ireki bat aurkeztu du, herritar guztien artean fiskalitaterik onena lortzea helburu duena: enplegua sustatzea, gizarte politikak garatzea, erakundeen bikoiztasunak deuseztatzea eta fiskalitate zuzenagoa eta bidezkoagoa lortzea, alegia".

Joan den uztailaren 20an Jaurlaritzako lehendakaria Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ahaldun nagusiekin bildu zen gaiari buruz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.