Soldatak
•Izoztuta. 2012ko aurrekontuetan, funtzionarioen soldatak izoztu zituen, eta pentsioei egiten zitzaien ekarpena kendu. 2010ean soldatak jaitsi zizkieten, eta iaz ez zitzaizkien igo.
Gaixoaldiak
•Egunak 1-3. Soldataren %50 ordainduko da lehen gaixoaldian, eta %40 bigarrengoan. Hirugarrenetik aurrera, lehen hiru egunetan ez da osagarririk emango.
•Egunak 4-20. Soldataren %75 arte osatuko da.
•Egunak 21-44. Soldataren %85 arte osatuko da.
•45 egunetik aurrera. Kasu horietan, soldata osoa osatuko da.
•Salbuetsita. Gaixotasun profesionalek eta lan ezbeharrak.
•Murrizketarik ez. Amatasuna, aitatasuna, haurdunaldi arriskutsua, arriskua edoskitzean, ospitalizazioa eta ebakuntza.
Bestelako neurriak
•Adineko baimenak. Soldatarik gabe lanaldia aldatzeko aukera ematen duten baimenak kenduko dira.
•Borondatezko erretiroak. Ez dut e ordainik jasoko.
•Txanda kontratuak. Ezohiko kasuetan tramitatuko dira.
•Lanaldia luzatzea. Funtzionarioek ezingo dute 65 urtetik aurrera lanean jarraitu.