Ontziak biltzen ari zela, bat-batean, lurrera jausi da zerbitzaria. Aurrena Bizkaiko Juntetxeko ertzainek eta gero hara joandako osasun langileek artatu duten arren, ezin izan dute haren biziaren alde ezer egin. Gernikarra zen, eta 50 urte zituen.
14:30 aldera izan da gertaera. Heriotzaren ondorioz, bertan behera utzi dute arratsaldeko osoko bilkura Bizkaiko Batzar Nagusietan.