Zerbitzu bikoizketari buruzko eztabaida bai, baina aldaketarik ez

2012ko irailaren 11
00:00
Entzun
Murrizketekin batera, administrazioen zerbitzu bikoizketa mugatzeko neurriak iragarri zituen lehendakariak 2010eko maiatzean. Urtebete geroago, 2011ko urrian, Deloitte eta Everis aholkularitzekin elkarlanean egindako txostenaren berri eman zuen. Horren arabera, zerbitzu bikoizketak 403 milioi euroko kostua zuen urtero. Bikoizketa horien erdiak, gainera, foru aldundiei leporatzen zizkieten azterketan.

Bikoizketak aztertzeko lantaldea eratu zen Eusko Legebiltzarrean, eta eragile ugarik parte hartu dute. Haatik, erakundeen sarean ezer gutxi aldatu da. Txostena bera «osagabea eta partziala» zela salatu zuen Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldunak agerraldi batean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.