Zerbitzu minimoak

2012ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Osakidetza. Ospitaleetan, jaiegunetako lantaldea bermatuko da. Lehen arretan, zentro bakoitzean mediku bat, etxez etxeko zerbitzua emango duen mediku bat, erizain bat, etxez etxeko zerbitzua emango duen erizain bat eta bezeroen zerbitzurako langile bat edo zelari bat izango dira. Larrialdi zerbitzuei oso-osorik eutsiko zaie.

Hezkuntza. Ikasleei sarrera bermatu ahal izateko, langile batek joan beharko du gutxienez goizeko eta arratsaldeko txandan, unibertsitatez kanpoko hezkuntzan, Haurreskolak Partzuergoan nahiz EHUn.

Garraioa. Ohiko lanegunetako zerbitzuen %30 bermatuko dira. Gasolina zerbitzuguneetan ere hori izango da portzentajea, baita ordainpeko autobideetan eta tuneletan ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.