2021. urterako aurreikusita dagoen susperraldiaren arrastorik ez da ageri urte hasiera honetan, eta zerbitzuei dagokien eboluzioak ere garbi utzi du oraindik lozorroan dagoela ekonomia, hein handi batean. 2020ko otsailarekin alderatuta %8,8 egin du behera aurtengo otsaileko negozio kopuruak hirugarren sektorean, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. INEren datuen arabera, urte arteko jaitsiera hori %8,6koa izan da Nafarroan, baina, aurreko hilarekin alderatura, %2,6 egin du gora negozioak lurralde horretan. Zerbitzuen barruan, Nafarroako Nastatek jakinarazi duenez, ostalaritzak %51 egin du behera negozioan iazko otsailarekin alderatuta, eta, are, aurreko hilaren aldean ere txikitu egin da datua: %9,5.
Enpleguari dagokionez, jarduera ez suspertzearen ondorioak islatu dira. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %0,3 txikitu da, urtarrileko datuen aldean, eta %3,3, iazko otsailekoen aldean.