Espainiako Lan Ministerioak jakinarazi duenez, Hego Euskal Herrian 5.339 langabe gehiago izan ziren irailean. Iazko datuekin alderatuta langabeziak gora egin du, 29.292 gehiago, eta une honetan 212.816 langabe daude. (informazio gehiago, berehala).
Langabezia irailean Gipuzkoan igo da gehien, %2,74. Hala ere, iazko datuekin alderatuta Arabakoa da datu txarrena, iaz irailean baino 3.876 langabe gehiago daudelako. Irailean ohikoa izaten da langaza igotzea, udako lanaldiak etenda.
Aurten ere horrela izan da, eta zerbitzuen sektorean izan du gorakadarik handiena langabeziak. Gipuzkoan sektore horretan 1.948 langabe erregistratu dira; Nafarroan, 1.175; Bizkaian, 1.095; eta Araban, 478. Lurralde guztietan izan da zerbitzuena datu txarrenak eman dituen sektorea, alde handiarekin.
Datuak
Araba. Iraila bukaeran 25.885 langabe.
Abuztutik +416 (+%1,63), iazko irailetik +3.876 (+%17,61).
Bizkaia. Iraila bukaeran 92.274 langabe.
Abuztutik +2.363 (+%2,63), iazko irailetik +12.620 (+%15,84).
Gipuzkoa. Iraila bukaeran 45.980 langabe.
Abuztutik +1.235 (+%2,76), iazko irailetik +5.737 (+%14,26).
Nafarroa. Iraila bukaeran 49.677 langabe.
Abuztutik +1.325 (+%2,74), iazko irailetik +7.059 (+%16,56).
Hego Euskal Herria. Iraila bukaeran 213.816 langabe.
Abuztutik +5.339, iazko irailetik +29.292.