Zerga bilketa %2,2 jaitsi da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

2012ko uztailaren 25a
00:00
Entzun
Urtearen lehen erdian 4.272,2 milioi euro bildu dituzte zergetan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ogasunek. Iaz epe horretan baino %2,2 gutxiago da. Bilketaren jaitsiera, ordea, apaltzen ari da —maiatzean %4,4ko beherakada izan zen—, ondare zergaren 42,3 milioi euroren ekarpenari esker eta errenta zergaren itzulketak uste baino txikiagoak izan direlako. Zuzeneko zergen bilketa handitu egin da —errenta zerga %0,2 handitu da eta sozietate zergarena %14,3—, baina ez da nahikoa izan kontsumoari lotutako zergen jaitsiera berdintzeko. BEZa %7 apaldu da eta zerga bereziak, berriz, %2,9. Udan bilketak izango duen bilakaeraren zain dago Jaurlaritza 2012ko kontuak prestatzen hasteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.