Zerga erreforma ez dagoela itxita dio Lopezek
GASTEIZ. Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak zerga sistema aldatzea proposatuko die Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako diputatu nagusiei. Ondare eta oinordekotza zergak berreskuratzea, kapital errentek gehiago ordaintzea eta etxebizitza erosteagatik kenkariak kentzea, El Diario Vasco-ren arabera. Lopezek esan du neurri horiek aztertu dituela, baina ez dela proposamen itxia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu