PFEZ
•Hiru tarte berri. %46koa, 90.000 eurotik gorako diru sarrerak dituztenei; %47koa, 120.000 eurotik gorakoei; eta %49koa, 175.000 eurotik aurrerakoei. Orain arte muga %45ekoa zen 62.000 eurotik gorako guztientzat.
•Aurrezte errentak. 4.000 eurotik gora %23ko zerga ordainduko da. Orain arte %20koa aplikatu diete guztiei.
•Adinaren kenkaria. 30.000 euroko diru sarrerak baino gutxiago dituztenei bakarrik aplikatuko diete, ez guztiei.
•BGAE. Gehienez 5.000 euro arteko ekarpenengatik desgrabatu ahal izango da borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeetan. Muga 8.000 eurotik 5.000 eurora jaitsi dute. Neurriak salbuespenak ditu.
ONDARE ZERGA
Zerga ordainduko dute 700.000 eurotik gorako ondareek eta 300.000 eurotik gorako ohiko etxebizitzek.
EKINTZAILEAK
Ekintzaileen negozioetan inbertituta lortutako irabazien zati batengatik ez da zergarik ordaindu beharko.
OINORDETZA ZERGA
Esku aldaketek ez dute salbuespenik izango.