Zerga igoerak garraiolariei eragingo diela dio Hiruk
GASTEIZ. Erregaiei aplikatuko zaien %2,9ko zerga igoerak garraiolariei eragingo diela salatu du Hiruk. Espainiako Gobernuak halakorik ez zela gertatuko esan zuen neurria onartzean, baina hori «gezur hutsa dela» esan du Hiruk. Sindikatuaren arabera, 7,5 tona arteko ibilgailuek (furgoneta eta kamioi txikiak) ez dute gasolio profesionalaz baliatzeko aukerarik, hori biltzen baitu egungo legediak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu