Zerga politika aldatzeko proposamenak

2011ko apirilaren 19a
00:00
Entzun

NEURRI KONKRETUAK

Iruzur fiskalari jazarri. Soldatapekoak ez diren errentetan dagoen iruzur fiskalari aurre egiteko, iruzurra iraungitzeko epea baino lehen ikuskatu. Egun egiten den ikuskaritza %1etik %20ra igo. Horretarako, giza baliabide gehiago beharko dira.

PFEZ. Errenta apalenei aplikatu beharreko tasa jaitsi —azken urteetan igo egin dute—, eta errenta altuei igo —gaur egun dagoen %45etik lehen zegoen %56ra itzuli—.

Sozietateen zerga. Sozietateen zergan tasa nominal bakarra ezarri, %35ekoa. Zerga kenkariak zeharo murriztu.

Ondarearen gaineko zerga. Ondarearen gaineko zerga berrezarri, ezabatu zirenean baino zorrotzago.

Parte hartze sozialeko bideak. Foru ogasunek eta Eusko Jaurlaritzak zerga politika erabakitzeko garaian, ukatu egiten dute parte hartze sindikal eta soziala. Parte hartzean oinarritutako prozesua egin, bertan sindikatuek zeresana izango dutelarik.

BILDUKO LITZATEKEENA

Iruzur fiskala. PFEZean urtero 282 milioi euro gehiago, eta BEZarekin 250 milioi euro gehiago.

PFEZ. Tasa marjinal maximoa aldatuz, urtean 291 milioi euro bilduko lirateke. Diru sarrera handiek batez beste 10.000 euro gehiago.

Ondarearen gaineko zerga. Berrezarriko balitz, 180 miloi euro bilduko lirateke urtean.

Sozietateen gaineko zerga. %35ean ezarriz gero, 900 milioi euro urtean.

Denetara. Neurri horiekin guztiekin, hiru ogasunek 1.903 milioi euro gehiago bilduko lituzkete urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.