Bizkaiko Batzar Nagusiek zerga sistema babesteko proposamena aztertuko dute aurki.Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak atzo azaldu zuenez, Botere Judizialaren eta Auzitegi Konstituzionaleko legeetan aldaketa bana eskatuko dituzte, helegiteak jar ditzaketenak mugatzeko.
Bilbaoren arabera, helburua da aurrerantzean Espainiako Gobernuak edo gobernu edo legebiltzar autonomikoek soilik izatea Kontzertu Ekonomikoari dagozkion legeei errekurtsoa jartzeko eskumena. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Sozietateen gaineko Zerga baliogabetu duen Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia Errioxako Enpresaburuen Federazioaren hele-gite batek ekarri zuen.Gorenaren epaia gogor salatu zuen Bilbaok: «Erabakitzeko gaitasuna ukatu digu eta edukiz hustu du itun historiko baten emaitza den legea. Zerga politikaren ordez, arau fiskal orokorra [Espainiakoa] euskaratzeko zerbitzua izango dugu orain».Azkenaldian Espainiako hainbat politikok ziurtatu dutena ukatuta, Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak esan zuen Kontzertua ez dela «insolidarioa». Ibarretxek gogorarazi zuenez, Espainiako Gobernuari haren esku dauden konpetentziengatik ordaintzen zaio, eta horien artean dago erkidego pobreak laguntzeko funtsa zenbatekoa den erabakitzea.
Zerga sistema «blindatzeko» lege aldaketa proposatu du Bilbaok
Ibarretxek gogoratu du «elkartasun funtsa» Madrilen menpe dagoela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu