Arrantza

Zientzialariek Bizkaiko Golkoan antxoa arrantzatzeko debekua urtebetez luzatzeko aholkatu dute

Itsasoa Ikertzeko Nazioarteko Zientzialarien Kontseiluak (ICES) antxoaren biomasari buruzko txostena plazaratu du gaur, eta egoera “kritikoa” dela azaldu dute.

2008ko ekainaren 20a
18:55
Entzun
Bizkaiko Golkoan antxoa arrantzatzeko debekua 2009ko uztailera arte luzatzeko gomendioa eman du, Itsaso Ikertzeko Nazioarteko Zientzialarien Kontseiluak (ICES). Gaur, antxoaren biomasari buruzko txostenaren berri eman du ICESek, eta oraindik, espezie horren egoera “kritikoa” dela jakinarazi du, Bizkaiko Golkoan. Horregatik, “bitartekoen egoera hobetu arte” ez arrantzatzeko gomendioa zabaldu du.

Zientzialarien arabera, 2008an lortutako datuak berriz ebaluatu beharko dira 2009ko udaberrian. Hori dela eta, debekua 2009rako uztailera arte luzatuko da.

Arrantzaleek bi urte daramatzate Bizkaiko Golkoan antxoa arrantzatzeko debekuen menpe. Orduan antxoaren espeziea arriskuan zegoela-eta, Europako Batasunak (EB) debekatzeko agindua eman zuen. Pasa den abenduan, EBk luzatu egin zuen berriz ere debekua, 2008ko lehenengo sei hilabetera arte. Orain zientzialarien datu horiek eskuan, berriz ere erabaki beharko dute debekuarekin segi ala ez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.