Zigor espedientea Orange, Telefonica eta Vodafoneri
MADRIL. Espainiako Lehiarako Batzordeak (CNC) zigor espedientea abiatu du Telefonicaren, Vodafoneren eta Orangeren kontra, «nagusikeriaz jokatzeagatik». CNCk dio hiru konpainia horiek ustez lehia saihesten saiatu direla, sakelako telefoniarako sarea alokatzen dieten konpainiei prezioak garestituz eta irabaziak lortzeko tartea txikituz. Erabakia urte eta erdi baino lehen jakingo da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu