EKONOMIA

Zipren bihar irekiko dituzte bankuak berriro ere, Cyprus Bank eta Laiki Bank izan ezik

Cyprus Bank eta Laiki Bank ostegunean zabalduko dituzte; bi horiek berregitura planaren parte dira. Zipreren erreskaterako ados jarri dira EB eta Anastasiadis. 10.000 milioi euro jaso ditzan, Zipreko finantza sisteman erreformak egin beharko dituzte.

2013ko martxoaren 25a
18:08
Entzun

Negoziazio luzeen ondoren, erreskaterako akordio bat egin dute Nicos Anastasiadis Zipreko presidenteak eta troikako ordezkariek. 10.000 milioi euroren truke, Zipreko finantza sisteman erreforma sakona egin beharko dute. Hain zuzen, Laiki bankua desagerrarazi beharko dute —Zipreko bigarren handiena da—, eta bertan gordailuak dituztenek diru galerak izango dituzte.

100.000 eurotik gorako gordailuak dituztenek jasango dute galera, Europako Batasuneko iturriek zabaldu dutenez. Erreskatearen "lerro nagusiak" dira adostu dituztenak, Anastasiadesen esanetan. Akordioa "Ziprerentzat eta EBrentzat ona" dela nabarmendu du.

Christine Lagarde Nazioarteko Moneta Funtseko zuzendariak, Europako Kontseiluko presidente Herman Van Rompuyk, Europako Batzordeko presidente Jose Manuel Durao Barrosok eta Europako Banku Zentraleko presidente Mario Draghik negoziatu dute erreskatea Anastasiadisekin.

Kiebra saihestuko du Ziprek erreskatea jasota. Izan ere, likidezia etetearekin mehatxu egin zion EBZk. Bestalde, kide bat galtzea ere saihestu du Euroguneak, akordioaren bidez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.