Antonio Basagoiti Araba, Bizkai eta Gipuzkoako PPko presidentea prest agertu da PSE-EErekin datorren urteko Eusko Jaurlaritzako aurrekontuak adosteko. Gaurko bileran bere babesa eskaini dio, baina PSE-EEri "aurrezteko" beharra nabarmendu eta "zorra lana sortzen duten proiektuetara soilik bideratzeko" eskatu dio.
Lehendakariak eta Basagoitik, "berehala martxan" jarriko diren zenbait laguntza eta proiektu adostu dituzte eta horietan 300 milioi euro baino gehiago gastatuko direla aurreikusi dute.
Adostutako inbertsioen artean daude; Bilboko metroaren hirugarren eta laugarren linea, Gasteizko tranbia eta hiriburuko ospitalearen proiektua eta Gipuzkoako Euskotrena lurperatzea, esaterako.
Basagoitik enbaxada eta bestelako elkarte publikoak ikertzeko nahia agertu du, horrela "behar ez diren erakundeak kentzeko". Neurri hauekin "zorra ahalik eta txikiena izatea" lortu nahi du EAEko PPko buruak.
Gaurkoa Lopezek kargua hartu zuenetik Basagoitirekin egiten duen lehen bilera ofiziala izan da. Bilera hori Eusko Jaurlaritzak hainbat eragile politiko eta sozialekin egiten ari den bilera sortaren barnean sartzen da.
Bileraz bilera
Gaurkoa ez da izango Lopezen bilera ofizial bakarra. Bihar Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearekin biltzekoa da, eta ostiralean Miguel Sanz Nafarroako Gobernuko buruarekin. Sanzen arabera, bilera "logikoa" da. Bien arteko harremanak eta lurraldeen arteko puntu komunak jorratzeko garrantzitsutzat jo du. "Oso interesgarria izan daiteke hainbat urtetan EAJ gobernuan egon eta gero". Aste honetarako iragarrita dago Aralarrekin egin beharreko bilera ere.
Ekonomia
"Zorra lana sortzen duten proiektuetara soilik bideratzeko" eskatu dio Basagoitik Lopezi
EAEko PPko buruak bere babesa eskaini dio lehendakariari, baina "aurrezteko" beharra nabarmendu dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu