Zorra ongi saldu dute Espainiak eta Frantziak
DONOSTIA. Espainiak ia 4.800 milioi euro lortu zituen atzo finantza merkatuetan, uste zuena baino gehiago. Hamar urteko bonuetan otsailaz geroztik interes txikiena pagatuko du (%5,7), baina hiru urtekoengatik aurreko enkantean baino gehiago ordainduko du. Frantziak 9.472 milioi lortu ditu, %1tik azpiko interesekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu