ZORRAREN KRISIA. ERRESUMA BATUA. Matrikulen igoeren kontra, protesta egin dute ikasleek Erresuma Batuan

Unibertsitateko ikasketen prezioak hirukoiztu nahi ditu gobernuak zor publikoa murrizteko

Erredakzioa
2010eko azaroaren 25a
00:00
Entzun
Erresuma Batuko murrizketa planak hezkuntzari ere eragin dio. Ikasleak haserratu egin dira, aurrekontua jaitsi baitute eta gobernuak unibertsitateko matrikulak igotzeko asmoa baitu. Protesta jendetsuak egin zituzten atzo, bai Londresen eta bai herrialde osoan.

Hain zuzen, urteko tasak hirukoiztu egin nahi ditu David Cameronen gobernuak. Kasu batzuetan, 9.500 euro inguruko kostura iritsiko dira. Unibertsitateetako sail askori edozein laguntza kentzea ere proposatu du zor publikoa murriztu ahal izateko.

Ikasleak, ordea, Cameronekin baino gehiago Nick Clegg alderdi liberal demokratako buru eta gobernuko lehen ministro ordearekin daude haserre. Hauteskunde kanpainan, ikasketen prezioa izoztuko zuela agindu zuen. Gobernura sartu ostean, ordea, jan egin du hitza. «Kalera atera aurretik, gure proposamenak irakurtzeko eta aztertzeko eskatzen dizuet», esan zien ikasleei.

Atzokoa hezkuntzako aldaketen aurka egindako bigarren protesta izan zen. Liskarrak izan ziren, baina aurrekoan baino txikiagoak. Orduan 60 lagun ere atxilotu zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.