Enpresak

Zortzi euskal enpresa Europako funtsen laguntzekin

ETE programako laguntzak lortu dituzte bioteknologia, nanoteknologia, autogintza, energia eta telekomunikazio alorretako proiektuek.

Graphenea enpresa da laguntzak jasoko dituenetako bat. Irudian, grapheno xafla bat enpresa horretan. GRAPHENEA
xabier martin
2015eko urtarrilaren 19a
09:32
Entzun

Biolan, Graphenea, Sapa Operaciones, Bioftalmik (koordinatzaile frantziar baten kolaboratzaile gisa), Artinvet, Lointek, Farsens eta Lancor dira ETE programako laguntzak lortu dituzten euskal enpresak. Enpresa horiek bioteknologia, nanoteknologia, autogintza, telekomunikazio eta energia sektoreetan lan egiten dute. Berrikuntza proiektu baten bidez haztea, garatzea eta nazioartekotzean laguntzea da Europatik datorren funts horren helburua.

ETE programak 2.800 milioi euroko diru hornidura dauka datozen zazpi urteetarako. Faseka funtzionatzen du; lehenean ideia berri baten bideragarritasun zientifikoa edo teknikoa eta gaitasun komertziala aztertzen da, proiektu berritzaile bat garatzeko. Proiektuak ebaluazio horretan emaitza ona lortzen badu, hurrengo faseetan finantzaketa jasotzeko aukera dauka. Bigarren fase horretan lau euskal enpresa sartu dira.

ETE  programak proiektu izarrak finantzatzen ditu, baldin eta negozio aukera bat eskaintzen badute epe ertainera hazteko. Onartutako proiektu bakoitzak gehienez 2,55 milioi euroko finantzaketa publikoa jaso dezake.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.