gipuzkoa

Zubietako errauste planta eraikitzeko hitzarmena urte erdi batez etengo dute

Bilduk eta EAJk Gipuzkoako 2012ko aurrekontuak aurrera ateratzeko akordioa lortu dute. "Zaborren bilketa orekatua eta integrala" erdiesteko gogoeta bultzatuko dute, Juan Carlos Alduntzin diputatuak adierazi duenez. Markel Olano jeltzaleak esan du Bilduk ez duela oztopatuko orain arte aurreikusi eta onartu diren azpiegiturak. PSEk Martin Garitano eta Olano jo ditu "Gipuzkoa gelditzearen" erantzule gisa.

2011ko abenduaren 12a
18:08
Entzun

Juan Carlos Alduntzin Gipuzkoako Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako diputatuak gaur arratsaldean zehaztu nahi duenez, Bilduk eta EAJk Gipuzkoako 2012ko aurrekontuak aurrera ateratzeko lortutako akordioaren arabera, Zubietako errauste planta eraikitzeko enpresekin dagoen hitzarmena urte erdi batez etengo dute.

Sei hilabete horietan, udalen, mankomunitateen eta bestelakoen "eskumenak errespetatuz", Gipuzkoan "zaborren bilketa orekatua eta integrala" lortzeko asmoz gogoeta bultzatuko dute, Alduntzinek esan duenez.

Bilduk eta EAJk atzo arratsaldean itxi zuten aurrekontuen akordioa, eta gaur Batzar Nagusietan osoko zuzenketak bozkatzeko saioan EAJk atzera bota du haren aurrekontuari aurkeztutako osoko zuzenketa. Aurrekontuak abenduaren 23an bozkatuko dituzte. 

Markel Olano EAJko bozeramaileak esan du "gustura" daudela eurak, "Gipuzkoari ekarpena" egin diotelako. Haren arabera, Bilduk datozen sei hilabeteetan ez du oztopatuko orain arte aurreikusi eta onartu diren azpiegiturak.

Martin Garitano ahaldun nagusia ere kontent agertu da, eta beste eragileei "une zail hauetan arduraz" jokatzeko eskatu die.

Rafaela Romero PSE-EEko eledunak kritikatu egin du akordioa, eta Garitano eta Olano jo ditu "Gipuzkoa gelditzearen" erantzule gisa. Juan Carlos Canok (PP) EAJri galdetu dio zertara ari den jokatzen hondakinen arloan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.