Lan Istripua
Zuhaitzak kimatzen ari zen langile bat zauritu da Azpeitian
56 urteko arroarra (Zestoa) zauritu da gaur Azpeitian (Gipuzkoa) zuhaitzak kimatzen ari zela. Eusko Jaurlaritziako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, goizeko 08:50ean, GI- 2635 errepide ondoan, kimatzen ari zen zuhaitz bat gainera erori zaio.
Anbulantzia bat bertara joan da, eta hantxe egin dizkiote lehen osasun zerbitzuak, eta gero Donostiako erietxera eraman dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu