Iruñeko Volkswageneko zuzendaritzak eta langileen ordezkariek zazpigarren lan hitzarmena sinatu dute. Langileek ekainaren bukaeran onartu zuten akordioa, horretarako eginiko erreferendum batean, eta atzo, hura sinatu baizik ez zuten egin. UGT, CCOO eta CC sindikatuen babesarekin atera da aurrera ituna, LAB eta CGT kontra zeuden arren.
Hitzarmenak hiru urteko indarraldia izango du, 2010eko urtarrilaren 1etik 2012ko abenduaren 31ra artekoa. Lorpen garrantzitsuenen artean, aldi baterako kontratuak mugagabeko egiteko hitzartu duten egutegia nabarmendu dute sinatzaileek. Aurten,aldi baterako 150 langile finko izatera pasatuko dira; eta beste 250 datozen bi urteotan.
Soldatari dagokionez, aurtenkontsumo prezioen indizea (KPI)gehi %0,2 igotzea hitzartu dute; datorren urtean, KPIa gehi %0,4; eta, bi urte urte barru, KPIa gehi %0,5. Urteko lanaldia, berriz, 211 egunekoa izango da ituna indarrean izango den hiru urteetan.
Zuzendaritzak eta langileek lan hitzarmena sinatu dute Volkswagenen
Hiru urtean aldi baterako 400 langile finko egitea eta soldatak KPIa gehi %0,3tik gora igotzea hitzartu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu