Euskal Presoen eskubideak

Jesus Mari Etxeberria euskal presoaren hil ala biziko egoeraz ohartarazi du Etxeratek

Etxeberriak 49. eguna beteko du gaur gose greban isolamendu ziegatik atera dezaten eskatuz, Valdemoroko kartzelan. Ura irensteko gauza ere ez da dagoeneko. Espetxeko mediku berak presoari bere egoeraz oso kezkatuta dagoela adierazi dio. Espetxeko zuzendariak halere, ez duela isolamendu modulotik aterako berretsi du.

2003ko ekainaren 10a
11:27
Entzun
DONOSTIA.- Jesus Mari Etxeberria, Errenteriako preso politikoak 49. eguna beteko du gaur gose greban. Ura edateko gauza ere ez da, botaka egiten baitu, eta Valdemoroko mediku zuzendariak preso berari, bere egoeraz oso kezkatuta dagoela adierazi dio.

Medikuak berak espetxeko zuzendariari egoeraren larriaz ohartarazi dio, eta honek ez dio inongo jaramonik egin; areago, euskal presoak bere borrokari uzten ez dion artean, ez duela isolamendu modulotik aterako erantzun dio.

Etxeberriak, bere egoeraren ondorioz, egun osoa erizaindegiko ohatzean pasatzen du eta bisitarik izanez gero gurpildun-aulkian eraman behar izaten dute lokutorioraino.

Isolamenduaren aurka protestaldiak hainbat espetxetan

Martuteneko espetxean dauden euskal preso politikoek atzo gose greba mugagabeari ekin zioten, Etxeberrioa isolamendu modulotik atera dezaten.

Algeciras eta Curtiseko espetxetan, isolamendu politikaren aurka ere borrkan dihardute; Algecirasen ekainaren 6tik eta Curtisen urtarrilaren 11etik.

Euskal gizarteari presioa egiteko deialdia

Etxeberriaren egoera larria eta orohar euskal preso politikoen bizi baldintzen okertzea dela eta, euskal gizarteari, eragile sozial eta politikoei, eta erakundeei ezinbesteko presioa egiteko eskaera luzatu die Etxeratek.

Bereziki, joan den ostiralean Gasteizko Legebiltzarrean isolamenduaren aurka azaldu ziren alderdi politikoei egin die deialdia, hitzetatik ekintzetara pasa etahorren egoera larrian diren euskal preso politikoen egoerari amaiera emateko lan egin dezaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.