Urnietako aurrelariak ikusgarri jokatu du Segurolaren kontra, eta 12an utzi du aurkaria: 30-12 jipoia dela esan liteke. Ansak dena egin du ongi, eta gogo biziz irten da kantxara. Segurola, aldiz, ez da sartu lehian. Hasiera-hasieratik galdu du partida: 0-5 eta 1-7 hasi da galtzen, eta aldea handituz joan da etengabe. Azkenengo 18 tantoek ederki erakusten dute nolakoa izan den lehia. Ansa fin aritu da sakean ere, eta zer esanik ez piloteoan; bederatzi tanto egin ditu sakearekin, eta min handia eman. Segurolak, berriz, bakarra egin du saketik, eta zortzi piloteoan. Zenbaki txarrak irabazi ahal izateko.
Erremontea
Ansa II.ak beste erakustaldi bat egin du Segurolaren kontra
Ansak beste pauso bat eman du buruz burukoan sartzeko. Finala bakarrik falta zaio, eta larunbatean jokatuko du, biharko partidaren irabazlearen aurka: Juanenea edo Azpiroz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu