Buruz Buruko Kutxabank Torneoa

Barrenetxeak ezustekoa eman eta lehenengo txapela irabazi du

27-30 garaitu du Urriza partidu ikusgarri batean eta nafarraren zazpigarren txapela oraingoz zapuztu du

Barrenetxea txapelarekin eta Urriza garaikurrarekin. MAIALEN ANDRES
2019ko irailaren 17a
20:56
Entzun

Endika Barrenetxea bere ibilbideko lehenengo txapela lortu zuen Kutxabank Torneoan-Buruz Buruko Erremonte txapelketan. Gipuzkoar batek lortzen duen aurrenekoa Zeberiok 2007an lortutakoaren ondoren. 

Hernaniarrak finalean 27-30 gainditu zuen azken zazpi finaletan sei txapela lortu zituen Urriza handiaren aurka. Iruñearrak ezin izan zuen bere zazpigarren txapela jantzi aurrean aurkari sendoa aurkitu eta gero. 

Finala ikusgarria izan zen, azkenaldiko finalik politena eta berdinduena. Tanto ikaragarri lehiatuak ikusi ziren eta ordu eta laurdeneko lehia ezin estuagoa ikusi zen Galarretan. Partidua ongi hasi zen Barrenetxearentzat eta bere sakea baliatuz 3-7 aurreratu zen. Hasiera ez zen piloteo luzerik ikusi, baina bi erremontistak berotu eta seis eta zazpikoan tanto ezin gogorragoa jokatu zuten.

Horrek, nekea ekarri zien biei nahiz eta Barrenetxeak gehiago jasan. Urrizak, freskoago, 11-2ko partxzialarekin 14-9 aurreratu zen. Hala ere, Barrenetxeak ez zuen urruti aurkaria eta behin gorputzari buelta eman eta gero lehian sartu zen. Tanto batera hurbildu zen behin baino gehiagotan berdinketa ezin lortuz. Hala ere, amaiera aldera hurbiltzerakoan freskotasuna etorri zitzaion eta piloteoan agintzen hasi zen.

Azkenean lortu zuen berdintzea 25na, eta 26nako berdinketa eta gero bi sake zital egin eta 26-28 jarri zen aurretik. 27 eta 29an partiduko bigarren tantorik ederrena ikusi zen. Urrizak hiru pilota ezinezko eraman zituen, hala zirudien behintzat, baina laugarrenean bigarren botera iritsi zen eta txapela Hernanin geratu zen, Barrenetxearen buruan. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.