Binakako Orona Fundazioa Txapelketako lehenengo jardunaldiko azken bi partidak jokatuko dituzte bihar Galarretan. Jaialdiko bigarren partidan, Urriza eta Zubiri Segurola eta Ionen aurka ariko dira. Eta eguneko hirugarrengoan, Ezkurra II.a eta Etxeberria III.a doneztebarrek Urtasun eta Barrenetxea IV.a izango dituzte aurrez aurre.
Hiru aldaketa daude bikoteetan izaniko lesioak direla medio. Larrañagaren ordez, Zubirik jokatuko du. Eta Ansa II.ak eta Matxin III.ak Urtasun eta Segurolak ordezkatuko dituzte.
Gainera, Urrizaren berragerpena izango da biharkoa. Iruñeko aurrelariak ez du jokatu urriaren 6tik. Geroztik atseden hartu du, eta, irailaren 8an banakako txapeldun geratu zenetik, lau partida bakarrik jokatu ditu. Zaila izango du, aurkariek bikote sendoa osatzen baitute. Segurola eta Ion indarreko bikotea da batez ere. Urdinez jokatuko dute gipuzkoarrek, eta Urriza saihesten saiatuko dira.
Txapelketako bigarren partidan, bi bikote orekatuak ariko dira lehian. Txapelketan goiko postuetan egotekoak dira, oreka garrantzitsua izaten baita, eta aurrelari eta atzelarien artean sendotasuna baita bien ezaugarria. Barrenetxea joan den hasi zen berriz jokatzen, hilabete geldirik egon eta gero. Ez dago faboritorik, eta gorrietan aurrelariak izango du ekimena, eta urdinetan atzelariak.