Erremontea-Buruz Burukoa

Endikak pil-pilean jarri du Buruz Burukoaren ligaxka

30-26 irabazi du Barrenetxea IV.aren kontra eta aurrera pauso garrantzitsua eman du final erdietarako bidean

Endikak ere ezustea eman du Barrenetxearen aurka irabazita. MAIALEN ANDRES
2018ko abuztuaren 17a
22:04
Entzun

Endika Urrutiaren garaipenak pil-pilean jarridu du Buruz Buruko Kutxabank Torneoko ligaxka. 30-26 graitu du Endika Barrenetxea eta emozio handiagoa ez da posible txapelketa nagusian. Ligaxkako bigarren partidua zen eta garaipen honekin lau puntu ditu Saldiaseko atzelariak. Hernaniarrak berriz bakarra lortu du. Lehenengo jardunaldiaren amaieran Uterga eta Endikak launa puntu dituzte, Urrizak bi eta Barrenetxea IV.ak bakarra. 

Endikak atzetik aurrerako bidea egin zuen partiduan. Hasieran adituen ustez Barrenetxea zen faborito, baina nafarrak pronostikoa berriz ere hankaz gora utzi zuen. Hasiera berdindua izan zen, oso lehia estua eta bizia, baina hernaniarrak min haundiago egiten zuen sakearekin eta 19-11 aurreratzea lortu zuen.

Hala ere Endika ez zuen etsi eta 23-17 galtzetik 24nako berdindu zuen. Eta hori gertatzeko bi aldagai nagusi egon ziren. Bat Endikaren gaitasuna piloteoan eta bigarrena, Barrenetxearen konfidantza galtzea bere sakean. Sakez bi pilota garrantzitsu galdu zituen eta horrek Endikaren konfidantza igo zuen. Pixkana-pixkana nagusitzen hasi zen eta amaieran gehiago izan zen. 26-28 aurretik jarri zen eta azken bi tantoak sakez lortu zituen. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.