Etxarri eta Ionek tanto bakarreko aldearekin irabazi zioten Ezkurra II eta Garcesi, B taldeko lehenengo jardunaldia ixten zuen partiduan. Lehenengo bi partiduak jokatu eta gero Setien (Ansa II-Agirezabala) eta Altzueta (Etxarri-Ion) sagardotegiek lau puntu dituzte eta Oialume Zar (Goikoetxea-Barrenetxea) eta Gurutzeta (Ezkurra II-Garces) sagardotegiek bi.
Partidua markagailuak erakusten duen bezala, berdindua izan zen, baina gora beherak ere izan zituen. Hasiera parekatu bat eta gero gorriek hamar tantoko abantaila lortu zuten, 28-18, eta urdinak pixkana-pixkana hurbiltzen joan ziren 38-39 aurretik jarri ziren arte. Azken bi tantoak ordea, Etxarri eta Ionen alde erori ziren eta garaipena eskuratu zuten 40-39.
Gorriak sendoago aritu ziren eta akatsa gutxiago eginez garaipena bere segurtasunean baliatu zuten. Urdinak aliz akats gehiegi egin zituzten hasieran eta nahiz eta gero zuzendu, ez zuten garaipena lortzeko aukerarik izan.
Etxarri izan zen lau pilotarien artean nabarmendu zena 19 tantorekin eta Ezkurra II.ari aurre egin zion indar handiz eta joko onarekin. Atzean Garces urduri hasi zen, baina gero hobeto aritu zen, nahiz eta Inen sendotasuna gailendu.