Ezkurra II.a eta Barrenetxea IV.a bikoteak 40-36 irabazi die Ezkurra eta Ioni estelar bizi eta berdindu batean. Ezkurra bere ibilbideko azken hamar partidak jokatzen ari da, eta gaur ezin izan du irabazi: horren errua Ezkurra II.aren eta Barrenetxearen joko bikainak izan du.
Partida azkarra izan da: pilota bizi ibili dute lau erremontistek, eta tanto ederrak ikusi dituzte Galarretara bildutako zaleek. Markagailuan batzuek eta besteaek agindu dute, baina Ezkurra eta Ion 25-22 aurretik zirela, aurkariek 3-12ko partziala egin dute, eta 28-34 jarri dira aurretik. Amaiera bitarte, urdinek ongi kudeatu dute aldea, nahiz eta azken unean Ezkurrak lau tanto jarraian egin.
Ezkurra II.ak ondo jokatu du (19 tanto egin ditu, eta lau pilota galdu), baita atzean Barrenetxeak sakearekin zortzi tanto eta piloteoan zazpi tanto egin eta gero. Aurkariak ere ongi aritu dira. Ezkurrak hamabost tantorekin amaitu du, eta Ionek zazpi egin ditu sakez, eta bost piloteoan.