2018ko Binakako Txapelketa gaur aurkeztuko da Orona Fundazioak Hernanin duen egoitzan eta bertan egongo dira jokatuko duten sei bikoteak ordezkatuta. Azken bi asteetan txapelketa jokatuko duten azken lau postuak egon dira jokoan eta azkenean, bertan lekua lortu dute Juaneneak, Ansa II.ak, Larrañagak eta Azpirozek.
Aurtengo berrikuntza nagusia multzo bakarra egongo dela da. Sei bikoteak bata bestearen aurka ariko dira eta lau hoberenak sailkatuko dira finalerdietara. Finala abenduaren 29an jokatuko da eta bikoteen osaketa gaur emango da ezagutzera aurkezpenean. Hori bai, hamabi erremontistak ondorengoak dira: Ansa II, Urriza, Matxin III, Juanenea, Uterga eta Ezkurra II aurrelariak, eta Larrañaga, Azpiroz, Etxeberria III, Barrenetxea IV, Endika eta Ion, atzelariak.
Aurten ez da Koteto Ezkurra handia egongo erretiroa hartu eta gero. Hori bai, ez dira faltako pasa den urteko txapeldunak; Uterga eta Etxeberria III doneztebearrak, ezta Ezkurra II eta Endika finalistak. Hori bai, oraindik jakiteko dago elkarrekin jokatuko duten edo ez.