Binakako Orona Fundazioa Txapelketa

Juanenea-Endikak eta Uterga-Azpirozek aurrea hartu dute finalerdietan

40-31 irabazi diote Juanenea eta Endikak, Ezkurra II eta Etxeberriari. Bigarrengo partiduan. Uterga eta Azpiroz 37-40 gailendu dira Ansa eta Barrenetxearen kontra.

Juaneneak partidu serioa jokatu du lehenengo finalerdian. MAIALEN ANDRES
2018ko abenduaren 15a
20:48
Entzun

Finalerdien lehenengo jardunaldia amaitu da eta Juanenea-Endika eta Uterga-Azpiroz dira abantaila hartu duten bi bikoteak. Lehenengoek 40-31 garaitu dituzte Ezkurra II-Etxeberria III eta bigarrengoek 37-40 gainditu dituzte Ansa II-Barrenetxea IV. 

Juanenea eta Endikak bideratuta dute finala, bigarrengo partidurako errenta polita bait dute. Bederatzi tantoko aldeari buelta ematea zaila izango dute Ezkurra II.ak eta Etxeberriak. Gainera Ezkurra II zalantza da datorren larunbateko partidurako. 11-10eko tantoan eskumuturrean pilotak kolpatu du eta min hartuta eboluzioa ikusi beharko da. 

Kolpe horrek baldintzatu du partidua. 14na berdindu dute, baina hortik aurrera nagusi izan dira gorriak. Juaneneak serio jokatu du eta Endikak abiadura eman dio pilotari. 28-21 ihes egin eta gero urdinak 28-27ra hurbildu dira, baina berriz ere ihes egin dute Juanenea eta Azpirozek. 

Bigarrengo partidua txapelketako hoberena izan da, orain arte. Tanto benetan ederrak ikusi dira eta izugarrizko maila altuan jokatu dute lau erremontistak. Gainera bigarren jardunaldirako oso irekia geratu da, hiru tantoren aldea ez bai da erabakiorra. 

Utergak bere maisutasuna erakutsi du mota guztietako tantoak amaituz. Azpiroz hotz hasi da, baina ongi amaitu du. Gorrietan Barrenetxeak erakutsi du zergaitik den atzelarietan, gaur egun, hoberena. Eta Ansak partidu orekatua jokatu du, nahiz eta azken bi tantoetan huts egin. 

Markagailuan gorriak joan dira aurretik, 17-10 eta 25-18, eta Azpiroz berotu eta gero Utergak tantoak errazago amaitu ditu eta 33-37 ere jarri dira aurretik. Ansa eta Barrenetxea iritsi dira berdintzera, 37na, baina azken hiru tantoak urdinak egin dituzte 37-40 irabaziz. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.