Binakako Txapelketa

Larrañagak ezustekoa eman du eta finalerdietara sailkatu da

Juanenea eta Barrenetxearen 40-18ko emaitzak, Matxin eta Ionen aurka, eta Urrizarekin lorturiko garaipenak ahalbidetu dute bere sailkapena

Larrañaga eta Endikaren artean erabaki da atzelarien hirugarren postua. MAIALEN ANDRES
2019ko abenduaren 8a
21:28
Entzun

Binakako Txapelketaren lehenengo fasea amaitu berri da eta azken jardunaldian ezusteko galanta gertatu zen. Larrañagak oso aukera gutxi zituen sailkatzeko, baina larunbateko emaitzak guztiz bere aldekoak izan ziren eta finalerdietan egongo da atzelaria. Endikak berriz ez du jokatuko hurrengo fasean. 

Endikak 18 puntu zituen sailkapenean eta Larrañagak hamabi. Garaipena partidu on bat eginez eta Endikaren huts egite galanta behar zituen, baita horrela gertatu ere. Juanenea eta Barrenetxeak 18an utzi zituzten Matxin III eta Endika. Saldiastarrak puntu bakarra batu zuen eta Larrañagak zortzi Urrizarekin batera ,40-34, Ansa II-Ion garaitu eta gero, sailkapenean aurre hartuz atzelari nafarrari.

Juaneneak Matxinekin lortu zuen berdintzea sailkapenean, baina berdinketak azken hau hobetsi du eta Uterga eta Urrizarekin batera azpeitiarra sailkatu da. Atzelarietan Azpiroz eta Barrenetxea sailkaturik zeuden eta Larrañaga da hirugarrena, Endika eta Ionen kaltetan. Aurrelarien artean beste kanporatua Ansa II izan da. 

Honela, finalerdietako bikoteak honela geratu dira: Uterga-Larrañaga, Urriza-Barrenetxea eta Matxin III-Azpiroz. Ostegunean hasiko da finalerdietako ligaxka eta lehenengo partiduan Urriza eta Barrenetxea, Uterga eta Larrañagaren aurka ariko dira. Irabazleek larunbatean Matxin III eta Azpiroz izango dituzte aurrez aurre. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.