Binakako Orona Fundazioa Txapelketa

Lehendabiziko aldiz bikote batek puntua galdu du ligaxkan

Ansa II.a eta Barrenetxea IV.ak 24-40 galdu zuten Matxin III.a eta Ionen aurka eta lau puntu izatetik hirura pasa dira.

Matxin III.ak ezin hobeto hasi du txapelketa Ionekin batera. MAIALEN ANDRES
2018ko azaroaren 19a
14:18
Entzun

Bigarren jardunaldia amaitu da Binakako Fundazio Orona Txapelketako ligaxkan eta lehendabiziko aldiz bikote batek puntua galdu du. Aurtengo berrikuntza da 25 tanto edo gutxiago egiten dituenak -1 gehituko zaiola sailkapenean eta hori izan zen Ansa eta Barrenetxearen kasua. 24-40 galdu zuten Matxin III eta Ionen kontra eta lau puntu izatetik hirura pasa dira.

Partidua berdinduta hasi zen, baina zortzinako berdinketa eta gero urdinek abantaila handiak hartu zituzten eta erraz menderatu zituzten erremontista urnietarra eta hernaniarra. Azpeitiarrek zortzi puntu batu dituzte eta lidertza sendoa lortu dute ligaxkan.

Hala ere, ez zen txcapelketako partidu bakarra izan. Bigarrengoan Juanenea eta Endikak 27-40 garaitu zituzten Ezkurra II eta Etxeberria III. Doneztebeko bikotea hasieratik bukaeraraino atzetik joan zen eta nahiz eta lau tantora hurbildu momentu batean, 20-24, berriz ere martxa egin zuten saldiastarrek. Ezkurra II eta Etxeberriak punturik ez dute batu oraindik eta kinka larrian daude sailkapenean.

Sailkapena

1. Uterga-Azpiroz 8 puntu 80-68
2. Juanenea-Endika 6 puntu 78-67
3. Matxin III-Ion 5 puntu 74-64
4. Urriza-Larrañaga 4 puntu 70-74
5. Ansa II-Barrenetxea IV 3 puntu 64-71
6. Ezkurra II-Etxeberria III punturik ez 58-80

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.