Binakako Orona Fundazioa Txapelketa

Partidu berdinduak ikusi dira lehenengo jardunaldian

Urriza-Larrañaga, Ansa II-Barrenetxea IV eta Uterga-Azpiroz dira lider lau punturekin

Barrenetxeak indartsu hasi du txapelketa. MAIALEN ANDRES
2018ko azaroaren 13a
18:29
Entzun

Pasa den larunbatean amaitu zen Binakako orona Fundazioa Txapelketa lehenengo jardunaldia eta ondorio batera iristea badago. Aurreikuspenek zioten bezala berdintasun handia dago bikote guztien artean. Lehendabiziko hiru partiduak oso berdinduak izan dira eta ez da bikote bat besteen gainetik asko nabarmendu.

Agian Urtasun eta Barrenetxeak erakutsi zuten nagusitasun gehien Ezkurra II eta Etxeberria III.aren aurka 31-40 irabazi ondoren. Beste bi partiduak aldiz, parekatuak izan ziren oso hasieratik amaiera bitarte. Urriza eta Zubirik 40-34 garaitu zituzten Segurola eta Ion. Hala ere, 27-33 joan ziren atzetik. Txapelketako estreinekoan Uterga eta Azpirozek larri irabazi zuten Juanenea eta Endikaren aurka 40-38.

Beste gauza azpimarragarria hiru ordezkok jokatu dutela izan da. Larrañaga, Matxin III eta Ansa II ez dira aritu eta beraien ordez Zubirik, Segurolak eta Urtasunek jokatu dute eta oso ongi gainera. Partiduetan beraiek izan dira erremontista hoberenak. Gogoratu behar da hiru partidu jokatzen badituzte, beraiek jarraituko dutela jokatzen eta titularrak ezingo du txapelketan sartu. Bigarren jardunaldia ostegunean hasiko da partidu batekin: Urriza-Larrañaga; Uterga-Azpiroz. Biak ere lau puntu dituzte.

 

Sailkapena

1. Ansa II-Barrenetxea IV 4 puntu 40-31

2. Urriza-Larrañaga 4 puntu 40-34

3. Uterga-Azpiroz 4 puntu 40-38

4. Juanenea-Endika 2 puntu 38-40 

5. Matxin III-Ion puntua 34-40

6. Ezkurra II-Etxeberria III 0 puntu 31-40

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.