Erremontea

Urriza eta Agirrezabala nagusi, partida gogor batean

Urriza eta Agirrezabalak 40-39 garaitu dituzte Juanenea eta Barrenetxea IV.a, partida gogor batean.

Urriza.
2018ko uztailaren 31
16:35
Entzun

Pilotakada askoko norgehiagoka izan da, eta ordu eta laurden iraun du. Lau erremontistak ongi aritu dira, eta duten guztia eman dute Galarretako kantxan. Ederra irten da San Ignazio eguneko estelarra.

Denetarik eduki du partidak. Alternatiba askokoa izan da, eta, nahiz eta hasieran gorriak irabazten hasi, berdinketak izan dira nagusi ia amaiera arte. Azkenean, Urrizak egindako lau tantok erabaki dute estelarra: 36-39 ari ziren galtzen, baina Iruñeko aurrelariak erreskadan egin ditu azken lau tantoak.

Guztira, 25 egin ditu, eta sei huts; Juaneneak ere sei huts egin ditu, eta 20 tanto. Atzelariak ziurtasun osoz aritu dira. Barrenetxeak ez du pilotakada bakarra galdu; zazpi tanto egin ditu, eta sakez beste lau. Agirrezabalak ere zenbaki txukunak izan ditu; sei tanto, sakez beste hiru, eta huts bakarra.

Urdinak 28-31 aurreratu dira, eta abantaila galdu ere bai 34-32, baina bukaerara ongi iritsi dira, eta berriz ere aurrea hartu, 36-39. Ez zuten espero, ordea, Urrizak azken lau tantoak egitea. Hala ere, gustura egoteko moduko partida jokatu dute, nahiz eta galdu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.