Buruz Buruko Kutxabank Torneoa

Urrizak bigarrena ere irabazi, eta Ansak bizirik jarraitzen du

Txapeldunak 30-22 gainditu zuen Endika ligaxkan, eta azken jardunaldian erabakiko dira finalista eta finalerdietako bikotea

Azken jardunaldian erabakiko da Urriza finalean sartuko den zuzenean edo ez. MAIALEN ANDRES
2019ko abuztuaren 28a
12:38
Entzun

Ansak Endikak punturik ez batzea behar zuen bizirik jarraitzeko azken jardunaldian, eta Urrizaren garaipen argiak, 30-22, dena azken jardunaldirako utzi du. Endikaren eta Ansaren arteko partidan, urnietarrak 23 tantoan edo gutxiagoan utzi behar du saldiastarra, finalerdietara igaro nahi badu.

Ez batak eta ez besteak ez dute izango aukerarik lehenengo postua lortzeko, eta partida horretan kanporatua ez izatea jokatuko dute. Lehenengo postua edo finalista postua Urriza eta Barrenetxeak jokatuko dute azken jardunaldi horretan. Nafarrak zortzi puntu ditu, eta gipuzkoarrak, sei. Irabazlea zuzenean sartuko da finalera, eta galtzaileak finalerdia jokatu beharko du aurretik. 

Urrizaren eta Endikaren artekoa partida argia izan zen aurrelariaren alde. Banakoa lortu eta gero, erraz hartu zuen aurrea; 8-4, 14-6 eta 20-9. Urriza aise ari zen jokatzen, eta peloteoan nagusi zen. Arriskurik hartu gabe, Endikak ez zion minik egiten, eta defentsan beti bezala sendo ari zen. Bazirudien puntu negatiboan utziko zuela atzelaria. 

Hala ere, 25-14 eta 26-16 emaitzen ondoren Endika gehiago arriskatzen hasi zen. Horrek erakutsi zion Urrizari min handiagoa egiteko bidea. Horrela, 0 eta 4ko partzialarekin 26-20 hurbildu zen, eta bost tantora 27-22an. Azkenean, hor geratu zen, eta ez zuen punturik batu, Ansaren mesedetan. Urrizak zazpi tanto egin zituen sakearekin, eta 16 piloteoan ia akatsik egin gabe, hiru guztira. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.